XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Cercospora gaitzak jotako erremolatx ostoa.

Aldatu, azia erein eta andik illabete terdira, egiten da.

Aldatzerakoan, landareari erroaren muturra, ez baitu doblatuta gelditu bear, moztu egiten zaio, eta ostoen puntak ere bai, irutatik bat edo.

Landare aundiegiak baztertu egiten dira.

Azia aldez aurretik erne erazi diteke 12 orduz ur-epeletan edukiz.

Kanpo librean, tenperatura 10ampdeg;tik gora igotzen danetik aurrera ereiten da.

Azkarregi erein eta gero otzak jotzen baditu, landareok gero loratu egiten dira azkar.

Erein edo aldatu 40-50 zm. tarteko errenkadetan egiten da, eta lurra txarra bada tarte aundiagoa uzten da errenkadatik errenkadara.

6.5.5. ONDORENGO LANAK Landaretxoak 3-4 orri dituztenean, bakandu egiten dira, zulo bakoitzean bat bakarra utziz, eta orduantxe da, leenengo aldiz amonitroa botatzeko garaia; urrena andik 15-20 egunera botatzen zaio bigarren aldiz.

Bein erremolatxak burua egiten asten diranean, jorratzea edo lurra ikuitzea, kaltetarako du, zaiñak eten egingo litzaizkioketa.

6.5.6. BELARRILKARIAK, IZURRITEAK, GAITZAK Azelgari botatzen zaizkion herbizidak berak, esaten dute, maaiko erremolatxari emateko, baiña ontan ez daukagu eskarmenturik.

Emen sail txikiak egiten dira, eta oietan eskuz ateratzen zaio belarra, bakantzeko garaian eta bigarren aldiz amonitroa botatzerakoan.

Gaitzak: Azelgarekin ari giñenean, gaitz bat aipatu genuen: CERCOSPORA, landare au ere jotzen du; seiñaleak eta tratamenduak orduan esanak ber-berak dira.

BIOTZEKO deritzaion beste gaitz batek jotzen du askotan.

Erdiko kimuak arildu egiten zaizkio, buruaren barrua utsa geratzen da eta gero usteldu.

Gaitz au lurrak BORO gutxiegi edo kare geiegi edukitzetik datorkio.

Sailla karetu berria ez bada, SOLUBOR bota bear zaio eta lur ortan urrena beste zerbait jartzeko boroa eskas duela kontuan izan.

Batzuetan RHIZOCTONIA, ESCLEROTINIA, edo olakoren bat duelako ere usteltzen zaizkio erroak.

Leen ere aipatu ditugu gaitz auek.

Izurriteak: Erremolatxaren ZORRIEK egin dezaiokete gaitz batez ere landare jaio berriei.

LINDANO eta SEVIN-ekin tratamenduak egiñez galtzen dira.

ERREMOLATXAREN SITSAK egin dezaioke kalte, sedazko ariz ostoak biltzen baitizkio.

ERREMOLATXAREN EULIAK ere bai, mantxa arre-illun batzuk sortzen dizkio; edota BELDAR ostojaleak, eta abar.

Auek denak, azaltzen diran zoriz, DIAZINON-ez tratamendu bat eginda, galtzen dira.